XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Josek hartu du besoetan eta oihuka hasten da denei deika: - Zatozte zatozte, haur sortu berri bat hemen!.

Oihuak adituta hango andre ta gizon eta monjak ere lasterka yoanik Josengana bildu dira eta denak harriturik erraten zutela ea haur hura nork ekarri ote zuen eta basakeri hura ama batek egin ote zezaken.

Eraman dute sukaldera, beroki goxo hartara.

Garbitu dute eta esne xorta bat emanik, hango berotasunarekin haurra pizturik lo goxo batean gelditu da.

Han daude kapellaua eta monjak ere Josekin batean eta apezak galdetzen dio: - Non aurkitu duzu haurra? - Banindoaien elizara bertzeekin batean eta haur nigarrak aditu ditut, eta nik harriturik nion nere baitan: Bainan nola daiteke haur baten nigarra hemen? Begiratu nuen ate zokora eta han aurkitzen dut haur polit hori.

- Harrigarria da gertatu zaiguna.

- Zion apez zaharrak eta yarraiki zuen erranaz.

- Goazen orai denak elizara Yainkoari eskerrak ematera, gero erabakiko dugu afera hau.

Eta denak elizan sarturik otoitz beroak eskeini zizkioten Yaunari.

Elizkizunaren ondorean afaria eta honen ondotik berehala goatzera.

Baina Jose zaharrak haur agertu hura dauka bere gogoan eta sukaldera doa haurra ikustera Monja guziak haurtxoaren inguruan zerutik etorria balitz bezala.

Josek galdetzen dio gaztenari: - Haurtxo hori mutikoa ala neskatikoa al da?.